|
Bizkaia Irratia euskaldunei eskeinitako
irrati zerbitzua da. Programazino guztia euskera hutsean egiten da.
Bizkaiera batuan emitiduten da.
Euskerearen garapena eta normalizazinoa dira irratsaio berezi batzuen helburuak. Bizkaia Irratiaren programazinoaren helburu
nagusia entzule guztientzat atsegina izatea da.
Ohiko saioak eta musikalak tartekatzen dira, batez be musika euskalduna
eskeiniz. Bizkaia Irratia da Bizkaitik Bizkai osorako programazino
guztia euskera hutsean emitiduten dauan bakarra. Horrez gain, programazinoa
goitik behera bizkaiera hutsean egiten dauan bakarra da.
|