|
|
| ON MARIO IZETA GOTZAIN |
| 2010-08-24 |
| Benedikto XVI. Aita Santuak On Mario Izeta Gernikarra izentau dau gotzain |
Rikardo Blázquez Valladolideko artzapezpiku izentau eta gero, Bilboko Eleizbarrutiko Gotzain Administratzaile apostolikoa izan da Mario Izeta.
Urriaren hamaikan, Begoñako amaren egunean, hartuko dau ofizialki bere kargua Santiago Deunaren katedralean eguerdiko hamabietan.
On Mario Izeta Gernikan jaio zan orain 45 urte. Abade, 1994an egin zan. Medikuntza eta Kirurgiako doktoretza lortu eban Nafarroako Unibertsidadean Bioetika eta Medikuntzako etikari buruzko tesiaren bidez.
Mario Izetak agurra zuzendu deutsa Eleizbarrutiari. Honetan ,besteak beste dino, dan modukoa agertu gura dauela. Otoitzak eta lankidetzak lagunduko deutsalakoan, zerbitzari izateko datorrela.
Ebanjelizatze lanak eskatzen dauen premineari erantzuteko asmoa agertu dau On Mario Izetak agurreko mezuan.
|
| SESTAO, 2010-09-10 Gurutze Gorriak eta Carrefourrek eskolara bueltetako kanpaina solidarioa ipini dabe martxan |
| BILBO, 2010-09-10 Dantza tradizionalean trebatzeko ikastaroak dakarz Aiko taldeak |
| SESTAO, 2010-09-10 Gurutze Gorriak eta Carrefourrek eskolara bueltetako kanpaina solidarioa ipini dabe martxan |
| DERIO, 2010-09-10 Itsasmendikoik ikasturteari hasierea emon deutso gaur |
| SANTURTZI, 2010-09-10 Motor gidari bat hil da Santurtzin gauean |
|