LAUXETA SARIA
Bilbo, 2008-12-03
Bizkaia Irratiak Lauaxeta saria jaso dau gaur Bizkaiko Foru Jauregian
Euskerearen Nazinoarteko Eguna dala-ta, Bizkaiko Foru Aldundiak III. Lauaxeta Saria emon dau gaur. Bizkaia Irratiak jaso dau. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekitaldian jente ugari batu da zorionak emotera: kultur arlokoak, irratiaren sortzaileetarikoak, laguntzaileak... Saria Bizkaia Irratiko zuzendari Dorleta Alberdik hartu dau, Bizkaiko Ahaldun Nagusia dan Jose Luis Bilbaoren eta Josune Ariztondo Kultura Diputaduaren eskutik. Saria nori eskaini ez da falta izan, eta zati handia behintzat Karmelo Etxenagusia Bilboko Gotzain Laguntzailea izan zanari eskaini deutso Dorleta Alberdik. Orain artekoak gogoan eta aurrera begirakoak be bai: erabileran dago gakoa eta horren komunikabideen zeregin eta zerikusia handia da. Josune Ariztondo Kultura Diputaduak Bizkaia Irratiaren eskaintza zabala nabarmendu dau, adin guztietako jenteak entzuteko modukoa dalako. Gainera euskeraz bizi izateko aukera gitxi daukienei egunean gitxienez orduerdiz Bizkaia Irratia entzuteko gomendioa egin deutse. Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak Bizkaia Irratiak garaietara egokitzen egindako ahalegina hartu dau kontuan, besteak beste www.bizkaiairratia.com webgunearen bidez mundura zabaldu dalako.
>Hitzaldia deskargatu [pdf 24kb]
|